lunes, 27 de febrero de 2017
Argazki Hizlariak
Nahiz eta teknologia asko garatu eta berritu, klasean egiten dena ia berdina da, irakasleak azalpenak ematen dituzte ikasleei. Alde batetik, informazio iturri oso zabala eta erabilkorra da, interneten bitartez hainbat ekintzak egin dezakete, baina arreta galtzea oso erraza tresna hauekin. Hori dela eta, ikasleek hainbat web orritan sartzen dira edo sare sozialen bitartez komunikatzen dira, eta ez dute klaseko azalpenei kasurik egiten.
Haur hezkuntzan teknologiaz hitz egiten badugu, asken urteotan oso aldaketa zorrotza egon da teknologien erabilpenetan, hau da, bai maila hezigarri honetan, bai Lehen hezkuntzan ere asko erabiltze hasi da.
jueves, 23 de febrero de 2017
Curriculumaren Zehaztapen Mailak
Curriculumean aurkitu ditzakegun zehaztapen maila desberdinak landu ditugu taula baten bidez . Lau maila desberdindu ditugu kontuan izanda zehaztapen maila hauek baxuenetik altuenera ematen direla eta bakoitzari buruzko zenbait atal landu ditugu:
MAILAK
Ezaugarriak |
1.MAILA
| 2.MAILA |
3.MAILA
|
4.maila
|
Dokumentua
| Oinarrizko curriculuma diseinua(dekretua): OCD eta DCB. | Ikastetxeko proiektu curricularra: IPC eta PCC. |
Programazio didaktikoa, unitate desberdinen multzoa.
Gelako programazioa:
Unitate didaktikoa.
Jarduerak. |
Bankako egokitzapen curriculuma: CEI eta ACI.
|
Definizioa
|
Marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz.
- Zer ikasi? Zer ebaluatu?
- Nola ikasi? Nola ebaluatu?
- Noiz ikasi? Noiz ebaluatu?
Bideratzen duen dekretua dela esan dezakegu. Gainera, dokumentu honen bitartez, helburuak, edukiak, metodologiak, gaitasunak, ebaluzaio irizpideak... zehaztuko dira eta hau gobernuak ezarten dituen gutzieneko irakaskuntza eta oinarrizko alderdietatik abiatuko da. |
Ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontuak hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatezko hartzen diren erabakiak.
|
*Unitate didaktikoa, ikaste zehatza bideratzen duen programa.
Irakasleek haurrekin zuzenean lantzen dituen unitateak.
*Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorreko unitate didaktikoan multzoa hauek ordenatuta eta sekuentzialki agertzen direnak. | Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria dela esan dezakegu. |
Izaera
|
Derrigorrezkoa, gidatzailea eta preskitiboa.
| Zentro konkretu batentzat: orokorra, gidatzailea, hautazkoa eta orokorra. | Didatiko-Antolatzailea. Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea. | Didaktiko-Antolatzailea. Aniztasunari emandako trataera. |
Arduraduna
Egilea
|
Hezkuntza Administrazioa:
-Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) -Euskal autonomia erkidegoko konpetentziak. |
Irakasle taldea: edukien irakaskuntza koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko.
| Hezitzaile eta irakasle taldeak. | Gela konkretu baten irakasleak, tutoreak, espezialistak, heziketa bereziko ikrakasleen laguntzarekin. |
Baldintzatzaileak
|
Estatu mailatik datozten legeak: Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetakoa (Lomce, dekretua).
|
*Hezkuntza proiektuak, hau da, HeziBerri.
*Oinarrizko curriculuma diseinua(dekretua) OCDA.
*Ikastetxearen errealitatearen ezagutza. | Irakasle taldea. Ziklo edo maila jakin bateko irakasleak. | - Ikasgelako programazioa. - Gizabanakoaren ezagutza. |
Osagarriak/Edukiak
| - Helburu Orokorrak. - Etapako Alor Kurrikularrak. - Alorretako helburu orokorrak. - Alorretako eduki-blokeak. - Orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak. - Oinarrizko Konpetentziak. - Metodologia. | - Zikloetako Helburu Orokorrak. - Edukien saila eta sekuentziazioa. - Oinarrizko konpetentziak. - Metodologia orientabideak. - Espazio eta denbora orientatzeko irizpideak. - Material Didaktikoak. - Ebaluazio irizpideak. | - Zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak. - Ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa. - Ikaskuntzaren denboralizazioa. - Ebaluazio jarduerak. - Erabili behar den didaktikazko materialen antolaketa. |
-Helburuak.
-Edukiak. -Oinarrizko konpetentziak. -Metodologia. -Ebaluzioa. Bi mota desberdintzen dira: esanguratsuak, moldatu behar dira edo adappatazioa eta beste alde batetik, ez-esaguratsuak, unitate didaktikoen aldaketa beharren arabera. |
Adibidea
|
HeziBerri edo LOMCE
|
Ikastetxea: Ikastetxeko hezkuntza proiektua.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/97-03%20HAURHEZK.pdf
|
Irakaslea: Unitate didaktikoa.
| Gorputza: http://neyurna.blogspot.com.es/2010/06/sekuentzia-didaktikoa.html |
lunes, 20 de febrero de 2017
Jaume Sarramona (Curriculuma)
1. Curriculumaren oinarriak:
-Bost oinarri ditu nagusi:
Lehenik, izaera filosofikoa duena da, eta curriculumaren bidez lortu nahi diren jomugak zehazten dira, hau da, gizakiarentzako onuragarria izan nahi duen hori.
Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotutakoa da, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen delako, curriculuma berez gizartearen eta historiaren emaitza delako. Hezkuntzaren (ikastetxe, ikasle, irakasle) dimentsio soziala islatzen da curriculumean, eta hor jasotzen da zer nolako gizartea sustatu nahi den. Kultura, leku eta aldi jakin batean egiten du bere bidea curriculumak.
Hirugarrenik, oinarri epistemologikoa da. Esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza zientifikoetan ere oinarritzen da eskolako curriculuma. Epistemologiaren ikuspuntua sakonenan hartu behar da kontuan curriculumaren plangintza egiterakoan.
Laugarrenean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nabarmentzen da.
Azkenik, bostgarren oinarria, pedagogikoa da, irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetitzailea biltzen duelako. Curriculumaren oinarri pedagogikoak hainbat galderei erantzuteko balio du, hala nola, zer merezi du ikastea, zelan lortzen da hau edo bestea ikastea, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak eta abar. Horri guztiari ebaluazioa erantsi behar zaio, bai prozesuena bai emaitzena.
CURRICULUMA: oinarri psikologikoa,
oinarri pedagogikoa, oinarri filosofikoa, oinarri soziopolitikoa eta oinarri
epistemologikoa.
2. Espainiako eredua: curriculumaren mailak
Maila bakoitzak bere helburu orokorrak dauzka (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza). Eduki multzoak maila bakoitzean landu beharrekoaren informazioa ematen dute eta hiru ataletan banatuta daude; alde batetik, kontzeptuak, egintzak eta printzipioak; bestalde, prozedurak; eta azkenik, baloreak, arauak eta jarrerak.
3. Curriculumaren diseinua
-Helburuak: hezkuntzari lotutao balore filosofiko eta sozialak jasotzen dituzten jomugetatik sortzen dira helburu pedagogikoak, eta horiek ezartzea pedagogiari dagokio. Hiru multzotan banatuta daude, trebetasunak, jarrerak eta jakintza arloko helburuak.
-Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleek multzo hori berenganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako. Honakoak ere hiru multzotan banatzen dira: jakitearekin lotuta daudenak, egiren jakitearekin eta izaten jakitearekin lotura dutenak.
-Metodologia: estrategiak diseinatzea berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen, eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor ditzaten. Metodologiaren jardueren barruean, irakasleen eta ikasleen jarduerak bereizten dira, eta ikasleen kasuan taldekako jarduerak eta jarduera individualak.
- Baliabide didaktikoak: jarduera metodologikoekin gertatzen zen bezala, baliabide didaktikoak ere irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Zentro bakoitzaren baliabide ekonomikoei lotuta daude baliabide didkatikoak.
-Ebaluazioa: honen bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da. Bi ataletan banatzen da, lehen ebaluazio bat (diagnostikoa), non ikastetxearen errealitatera moldatu behar den ebaluazioa, eta bestetik, bigarren ebaluazio bat, non prozesuan eta emaitzan oinarritzen den eta ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa eta landutakoa ebaluatzen den.
4. Ezkutuko curriculuma
Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da. Jaccson-en aburuz, eskolan daude sari eta botere sistemak izendatzeko balio du, eta horien bidez osatzen dituzte eta ikasleen euren balore sozialak. Horrela, ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da ezkutuko curriculuma.
sábado, 11 de febrero de 2017
Konpetentziak II
Erantzun honako galdera hauei:
1. Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
José Moyak eman duen definizioa hurrengoa da. Konpetentzia testuinguru jakin batean zeregin zehatz bat betetzeko pertsona batek erabiltzen dituen errekurtsoak dira. Hau da, pertsona jakintsua izan arren horrek ez du esan nahi pertsona hori konpetentea denik. Pertsona hori konpetentea izango da errekurtso guztiak lortzeko gai denean. Konpetentzia bakarrik lortu egingo da gauzen multzoak egoki sortzen direnean, hau da, pertsonak egoki erabiltzen dutenean.
Aldiz, Heziberrik bi motatako konpetentziak planteatzen ditu; alde batetik, oinarrizko zehar konpetentziak edo orokorrak, eta bestetik, diziplina barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak. Beraz, bi definizio ezberdin ematen ditu Heziberrik:
Gure hezkuntza sisteman ikaskuntzaren lau mota eta maila dute garrantzia: konpetentzia, gaitasuna, portaera eta jokabidea.
Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean pertsonek nahitaez ikasten dituzten zortzi ikaskuntza mota existitzen dira. Hauek betetzeko ezinbestekoak dira hiru irizpide:
3. Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Moyak estrategia batzuei buruz hitz egiten du. Horietako bat irakasleen birziklapenean oinarritzen da. Moyaren arabera, estrategia hau ez da jarraitu behar; izan ere, honek ez du hobetzerik ekartzen. Irakasleek haien erantzunak erabakitzeko askeak dira baina ez horien ondorioak.
Halaber, Moyak iradokitzen du gure sistema egonkorra gainditu behar dela. Askoren ustez, gure sistema guztiz desegonkorra da, baina egia esan, ez. Azken erreforma guztiak LOMCE bezalako erreformak izan dira aldaketa txiki txikiak eginda. Horregatik, Moyaren ustez, ezin da sistema hain egonkorra eduki.
4. Ebaluaziori dagokionez,zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko.Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Moyak, ebaluatzerako orduan, hiru elementu kontuan hartzen ditu: jokamoldea, jarrera eta gaitasunak. Hiru elementu hauek ebaluatu ahal izateko, derrigorrezko bi gauza aipatzen ditu. Alde batetik, informazio iturriak aipatzen ditu; hauek oso garrantzitsuak dira. Bestetik, ebaluatzeko irizpideak aipatzen ditu.
Ebaluazio irizpideetan barneratzeko, Heziberrik adierazten duena aipatzen du. Izan ere, Moyak adierazten duen bezala, zortzi oinarrizko konpetentziak daude eta ebaluatzeko irizpideak ez daukate konpetentzia hauekin erlaziorik, curriculum arlo edo sailekin baizik. Hortaz, arlo edo sail hauen ebaluazio irizpideak oinarrizko konpetentziekin lotu behar ditugu ebaluazioa ondo gidatu ahal izateko.
Ebaluazio on bat egiteko, informazio iturriak oso garrantzitsuak dira; baina, egokienak erabiltzeko, egitekoen emaitzak sortzen dituzten iturriak dira. Hauek egitekoak nola ebazten direnen buruzko datuak lortzen dituzten iturriak dira; hau da, ikasleak azaroak edo zailtasunak izan dituzten edo ez adierazten dute.

- Oinarrizko zehar-konpetentziak edo orokorrak: bizitzako esparru eta egoera guztietan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai diziplina-arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Arlo edo ikasgai guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zehar-konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.
- Diziplina barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak: bizitzako esparru eta egoeretan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, eta, haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak erabiltzen dira. Diziplina barneko konpetentziek diziplina-matrize bat dute oinarri, eta arloen berezko arazo-egoeren bitartez eskuratzen dira; halere, badute transferentzia-gaitasunik eta funtzio anitzekoak dira, diziplina-arlo batekin edo batzuekin lotutako arazo-egoerak konpontzeko balia baitaitezke.
Gure hezkuntza sisteman ikaskuntzaren lau mota eta maila dute garrantzia: konpetentzia, gaitasuna, portaera eta jokabidea.
Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean pertsonek nahitaez ikasten dituzten zortzi ikaskuntza mota existitzen dira. Hauek betetzeko ezinbestekoak dira hiru irizpide:
- Gehiengoaren eskura egon behar da, guztien eskura ez badago ez da basikoa izango. Derrigorrezko hezkuntza ezin da selektiboa izan eta guztion eskura egon behar da eta guztientzako laguntza eskaini. Haren eginkizuna ez da hoberenak hautatzea, baizik eta, ikasle guztiei lagundu hauek hobe dezaten.
- Oinarrizkoa aintzakotzat hartzen duguna bizitzaren esparru guztietan komuna izan behar da. Hau da, pertsona bezala garatzen laguntzeko behar-beharrezkoa da dimentsio guztietan konpetentea izatea.
- Oinarrizkoa dena ikasten jarraitzeko lagundu dezake, izan ere, bizitzan zehar ikasten jarraituko dugulako.
3. Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Moyak estrategia batzuei buruz hitz egiten du. Horietako bat irakasleen birziklapenean oinarritzen da. Moyaren arabera, estrategia hau ez da jarraitu behar; izan ere, honek ez du hobetzerik ekartzen. Irakasleek haien erantzunak erabakitzeko askeak dira baina ez horien ondorioak.
Halaber, Moyak iradokitzen du gure sistema egonkorra gainditu behar dela. Askoren ustez, gure sistema guztiz desegonkorra da, baina egia esan, ez. Azken erreforma guztiak LOMCE bezalako erreformak izan dira aldaketa txiki txikiak eginda. Horregatik, Moyaren ustez, ezin da sistema hain egonkorra eduki.
4. Ebaluaziori dagokionez,zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko.Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Moyak, ebaluatzerako orduan, hiru elementu kontuan hartzen ditu: jokamoldea, jarrera eta gaitasunak. Hiru elementu hauek ebaluatu ahal izateko, derrigorrezko bi gauza aipatzen ditu. Alde batetik, informazio iturriak aipatzen ditu; hauek oso garrantzitsuak dira. Bestetik, ebaluatzeko irizpideak aipatzen ditu.
Ebaluazio irizpideetan barneratzeko, Heziberrik adierazten duena aipatzen du. Izan ere, Moyak adierazten duen bezala, zortzi oinarrizko konpetentziak daude eta ebaluatzeko irizpideak ez daukate konpetentzia hauekin erlaziorik, curriculum arlo edo sailekin baizik. Hortaz, arlo edo sail hauen ebaluazio irizpideak oinarrizko konpetentziekin lotu behar ditugu ebaluazioa ondo gidatu ahal izateko.
Ebaluazio on bat egiteko, informazio iturriak oso garrantzitsuak dira; baina, egokienak erabiltzeko, egitekoen emaitzak sortzen dituzten iturriak dira. Hauek egitekoak nola ebazten direnen buruzko datuak lortzen dituzten iturriak dira; hau da, ikasleak azaroak edo zailtasunak izan dituzten edo ez adierazten dute.
jueves, 9 de febrero de 2017
Konpetentziak I
Oinarrizko Hezkuntzarako curriculum Dekretua 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena da.
236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculuma orientatzailea lortzeko linka:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf
Dekretu hau aztertzeko eskema bat agertzen zaizue jarraian:

- Zertarako ikasi? Konpetentzietan eta helburuetan azaltzen da.
3 konpetentzia mota aurki daitezke: oinarrizkoak (16.or), zeharkakoak (5mota) (29.or) eta diziplina barnekoak (7mota) (57.or).
3 konpetentzia mota aurki daitezke: oinarrizkoak (16.or), zeharkakoak (5mota) (29.or) eta diziplina barnekoak (7mota) (57.or).
Hauek dira diziplina barnekoak: euskara eta literatura, atzerriko lehen hizkuntza, matematika, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak eta arte hezkuntza.
Euskara eta literaturari dagozkien helburuak 118.or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 142.or-an, matematikari dagozkionak 163an, natur zientzientako helburuak 190.or-an, gizarte zientzietakoak 208an, balio sozial eta zibikoetakoak 237an, arte hezkuntzakoak 251.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 268.or-an.
- Zer ikasi? Edukietan agertzen da, eta zikoetan banatzen dira edukiak. Euskara eta literaturari dagozkien helburuak 119.or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 142.or-an, matematikari dagozkionak 164an, natur zientzientako helburuak 191.or-an, gizarte zientzietakoak 209an, balio sozial eta zibikoetakoak 237an, arte hezkuntzakoak 252.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 268.or-an.
- Nola ikasi? Metodologian agertzen da (112.or). 3 dimentsio hartzen dira aintzat: soziala, konstruktibista eta interaktiboa.
- Noiz ikasi? Lehenengo eta bigarren zikoetan.
- Nola ebaluatu? Ebaluazio irizpide eta lorpen-adierazkeetan agertzen da. Euskara eta literaturari dagokion helburuak 132. or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 153.or-an, matematikari dagozkionak 178.or-an, natur zientzietako helburuak 199.or-an, gizarte zientzietakoak 220an, balio sozial eta zibikoetakoak 243an, arte hezkuntzakoak 261.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 275 or-an.
- Zer ebaluatu? Konpetentziak: zeharkakoak eta disziplina artekoak. Diziplinak kontuan hartu behar ditugu zeharkakoak ebaluatzeko.
- Noiz ebaluatu? Hasietakoa, hezigarria, batutzailea.
- Nola ebaluatu? Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza (115. or). Kuantitatibo eta kualitatibo (116. or).

miércoles, 8 de febrero de 2017
Eskola Oroitzapenak
"Txirula" (musika) |
Lehen Hezkuntzako objektu hau aukeratu dut oroitzapen asko sortzen didalako. Oraindik gogoratzen dut “Yesterday” abestia jotzen, oso gustuko nuen abestia zen. Musika klasean denbora asko erabiltzen genuen txirula praktikatzeari, geroago azterketa praktiko bat ere bagenuen.
Bestetik, etorkizuneko
irakasle bezala oso ariketa praktikoa eta erabilgarria dela uste dut. Alde
batetik, psikomotrizitate gaitasuna hobetzeko aukera ematen du eta beste
aldetik, musika umeen irudimena sustatzen duela pentsatzen dut.
"Mendiko Irteerak"Argazki honek hainbat oroitzapen ekartzen dizkit gogora, oso egun onak pasatzen genituen mendiko irteeretan. Nahiz eta hainbat azalpen jasan behar, gero denbora libre ugari geneukan naturarekin elkarrekintza izateko eta gure kabuz menditik ibiltzeko.
|
miércoles, 1 de febrero de 2017
Sarrera
KAIXO, ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!
Nire izena Adrián da eta Gazteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntza gradua ikasten dut. Blog honetan Didaktika Orokorra ikasgaiaren edukiak landuko dira. Horretarako, kurtsoaren zehar ikasgaiari buruzko hainbeste bilaketa, ikerketa, , praktika, hausnarketa, etab. egitea proposatuko digute eta hemen islatuko ditugu.
Espero dut zure begikoa izatea!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)