miércoles, 8 de febrero de 2017

Eskola Oroitzapenak


 Lehen Hezkuntza etaparen hainbat argazki:



"Sagua eta Kirikinoa" (Platikako saioak)


Nik egindako panpina hauek aukeratu ditut, gogorapen onak ekartzen didatelako. Plastikako klaseetan egin nituen lehen hezkuntzako bosgarren mailan, oso gustuko nituen klaseak ziren, dinamikoak eta onuragarriak guztientzako.


Plastika klaseetan umeen trebetasuna eta irudimena lantzeko eta ebaluatzeko balio dezake. Gainera, normalean, klase hauetan umeek askoz lasaiagoak eta alaiagoak egoten dira. Beraz, irakasleak egoeraz baliatu daitezke eta haren ikasleak hobeto ezagutzeko erabili dezakeen klasea da.








"Bilera liburuen autoreekin" (Aitor Arana)


Argazki honekin irakurketaren garrantzia islatu nahi dut, gainera guztiok gustuko genuen autorekin egiten genituen bilerak. Ekintza oso dinamikoak ziren eta idazleak oso jatorrak ziren gurekin, gure galdera guztiek erantzuten zituzten. Egun hauen oso oroitzapen pozgarriak ditut, idazleen bizitzak entzutea asko gustatze zitzaidan.


Irakurketa oso munta handiko ekintza da, niretzat beharrezkoa dena eta irakasleek sustatu behar dutena. Irakurketaren bidez gramatikalki eta hiztegiaren aldetik asko hobetzen da, gainera umeen irudimenari ere laguntzen dio. Beraz, umeen irakurtzeko gogoak sustatu behar dira eta irakurtzearen hainbeste abantailaz sinestarazi behar zaie. Horrela irakasleek bilera hauetan parte hatzen dute, umeei liburuaren autoreari galderak botatzeari animatzen diete. 









"Txirula" (musika)

Lehen Hezkuntzako objektu hau aukeratu dut oroitzapen asko sortzen didalako. Oraindik gogoratzen dut “Yesterday” abestia jotzen, oso gustuko nuen abestia zen. Musika klasean denbora asko  erabiltzen genuen txirula praktikatzeari, geroago azterketa praktiko bat ere bagenuen.


Bestetik, etorkizuneko irakasle bezala oso ariketa praktikoa eta erabilgarria dela uste dut. Alde batetik, psikomotrizitate gaitasuna hobetzeko aukera ematen du eta beste aldetik, musika umeen irudimena sustatzen duela pentsatzen  dut.










                

"Akuarioa eta zetazko zizareak"


Akuarioa eta zizareak aukeratu ditut nire lehen hezkuntzako etaparen alde interesgarria eta bitxia dela uste baitut. Bosgarren eta seigarren mailan izandako irakasleak garrantzia eta eragin handia izan zuen nire haurtzaroan. Gure klasea ez zen arrunta, landare eta lore asko geneuzkan klase osoaren zehar. Horretaz aparte, akuario eta zizarezko terrarium bat geneuzkan, eta klase osoaren erantzukizuna ziren. Egunero klase-kideen arteko bikote bat landareen eta animalien zainketaz arduratu behar ziren.


Horrela, naturaren garrantziaz eta naturari eman behar zaion zainketak ikasi genituen. Beraz, etorkizunerako kontuan izango dudan atala izango da, naturaren garrantzia eta naturarekin daukagun harremana sustatzeko. Umeek etorkizuneko hiritarrak izango dira, beraz natura eta animaliak zaindu behar direla irakatsi behar diegu, haiek haien etorkizunean haien ingurua eta inguruak ematen dizkigun baliabideak zaintzeko eta errespetatzeko.






"Santa Agueda eguna"






Objektu honek garrantzia handia dauka nire lehen hezkuntza etapan. Urtero saioak egiten genituen hobetzeko eta kalera ateratzeko, kalean hainbat geldialdi egiten genituen abesteko eta dantzatzeko. Gustuko nuen ekintza zen, gainera arrantzalez janzten ginen eta asko gustatzen zait arropa estilo honek.


Nire ustez, horrelako ekintzek oso baliogarriak dira umeentzat. Alde batetik, umeen psikomotrizitatea hobetu daiteke makilaren bitartez, gainera erritmo musikala ere hobetzen da. Eta bestetik, euskal kultura sustatzen du eta umeek tokiko tradizioak ezagutarazten dute. 









"Olentzero Eguna" (Gabonak)




Egun hau oso oroitzapen alaiak ekartzen dizkit, ume guztiek gure errugabetasun eta ezjakintasunarekin gizon potolo eta bizardun bati ikustera joaten ginen, zeinek opariak ematen zizkigun eta ipuinak ere kontatzen zizkigun.


Hori dela eta, zentroek egiten dituzten ekintzen alde nago, umeentzat baliogarriak baitira. Hemengo kultura ezagutzeko aukera ematen dute eta umeek haien artean sozializatzeko eta haien irakasleekin duten harremana suspertzeko adibidez interesgarriak dira. Gainera, irakasleek ekintza hauek organizatzen laguntzeaz aparte, haiek parte hartzen dute ere.









"Betiko Arbela" (Atzean dagoena)

Aukeratutako argazkien artean “betiko arbela” dago. Irakaslearen erreminten arteko tresnarik bereizgarriena ikusten nuen. Guztiok dakigu nolakoak diren arbela horiek, kolore berde iluna dituztenak eta bertan idazteko klarionak beharrezkoak direnak, horiek bai ziren arbelak. Non irakasleak bere azalpenak argitzen zituen eta nahi bazuen edo gure arreta deitzeko beharrezkoa zela uste bazuen, kolpe ikaragarri bat eman al zitzaion. Gaur egun, berriz, “arbela digitalak” erabiltzen dira lehen hezkuntzan. Arbela moderno hauek, nahiz eta interneten sartzeko aukera izan, askoz apurkorragoak dira. Gainera, egunero kalibratu behar dira, bestela ez dute ukimena ondo sumatzen.


Niretzat, betiko arbela maisuari irakasteko askatasuna ematen dio, hau da, edukiak berdinak izango dira, baina ohiko arbelaren bitartez eduki horiek bere eran azaldu dezake, eta bere metodo edo teknikaz baliatu daitezke edukiak umeei irakasteko eta ongi ulertzen dutela ziurtatzeko.












"Inauteriak"


Olentzero eguna bezala, egun hauen oso oroitzapen onak gogoratzen ditudalako. Baina ez inauterien eguna bakarrik, inauterientzako mozorroa egiteko ematen genuen hainbat klaseen oroitzapen onak baditut ere. Material merkeekin gure trebetasuna frogatzen genuen eta guk gure berezko diseinua egiten genuen.


Maisuek gure lana denbora guztietan gainbegiratzen zuen eta plastika ikasgaia okerrago zeramatenentzat haren laguntza eskaintzen zuen. Horrela irudimena eta eskulanen gaitasuna sustatzea lortzen da.






"Mendiko Irteerak"


Argazki honek hainbat oroitzapen ekartzen dizkit gogora, oso egun onak pasatzen genituen mendiko irteeretan. Nahiz eta hainbat azalpen jasan behar, gero denbora libre ugari geneukan naturarekin elkarrekintza izateko eta gure kabuz menditik ibiltzeko.


Irakaslearen ikuspuntutik, nahiez eta eskolaz kanpo egiten den ekintza, oso ekintza hezigarri eta baliogarri da umeentzako. Gainera natura eta animalien zaintzaren garrantziaz konturatzeko ere balio daiteke, ume txikiak hezi behar ditugu eta etorkizunerako prestatu behar ditugu.









"Urtebetetzeak"


Argazki hau aukeratu dut nire haurtzaroaren momentu oso alaiak islatzen baititu. Momentu pozgarri asko izan ditut urtebetetzeetan, nirean ala lagun batekoan. Normalean, bolatokian edo “txikipark” batean ospatzen genituen gure urtebetetzeak.


Urtebetetzeak beste ekintza garrantzitsu bat da umeen etapa honetan, beraz nire ustez hauek ospatzea umeen arteko elkarreragina eta kidetasuna sustatzen du. Gainera, haien arteko adiskidetasuna sendotzeko ere balio dute.







No hay comentarios:

Publicar un comentario