lunes, 20 de febrero de 2017

Jaume Sarramona (Curriculuma)

1. Curriculumaren oinarriak:


-Bost oinarri ditu nagusi:

Lehenik, izaera filosofikoa duena da, eta curriculumaren bidez lortu nahi diren jomugak zehazten dira, hau da, gizakiarentzako onuragarria izan nahi duen hori.

Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotutakoa da, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen delako, curriculuma berez gizartearen eta historiaren emaitza delako. Hezkuntzaren (ikastetxe, ikasle, irakasle) dimentsio soziala islatzen da curriculumean, eta hor jasotzen da zer nolako gizartea sustatu nahi den. Kultura, leku eta aldi jakin batean egiten du bere bidea curriculumak.

Hirugarrenik, oinarri epistemologikoa da. Esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza zientifikoetan ere oinarritzen da eskolako curriculuma. Epistemologiaren ikuspuntua sakonenan hartu behar da kontuan curriculumaren plangintza egiterakoan.

Laugarrenean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nabarmentzen da.

Azkenik, bostgarren oinarria, pedagogikoa da, irakasleen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetitzailea biltzen duelako. Curriculumaren oinarri pedagogikoak hainbat galderei erantzuteko balio du, hala nola, zer merezi du ikastea, zelan lortzen da hau edo bestea ikastea, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak eta abar. Horri guztiari ebaluazioa erantsi behar zaio, bai prozesuena bai emaitzena.


CURRICULUMA:  oinarri psikologikoa, oinarri pedagogikoa, oinarri filosofikoa, oinarri soziopolitikoa eta oinarri epistemologikoa.


2. Espainiako eredua: curriculumaren mailak

Maila bakoitzak bere helburu orokorrak dauzka (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza). Eduki multzoak maila bakoitzean landu beharrekoaren informazioa ematen dute eta hiru ataletan banatuta daude; alde batetik, kontzeptuak, egintzak eta printzipioak; bestalde, prozedurak; eta azkenik, baloreak, arauak eta jarrerak.




3. Curriculumaren diseinua

-Helburuak: hezkuntzari lotutao balore filosofiko eta sozialak jasotzen dituzten jomugetatik sortzen dira helburu pedagogikoak, eta horiek ezartzea pedagogiari dagokio. Hiru multzotan banatuta daude, trebetasunak, jarrerak eta jakintza arloko helburuak.

-Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleek multzo hori berenganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako. Honakoak ere hiru multzotan banatzen dira: jakitearekin lotuta daudenak, egiren jakitearekin eta izaten jakitearekin lotura dutenak.

-Metodologia: estrategiak diseinatzea berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen, eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor ditzaten. Metodologiaren jardueren barruean, irakasleen eta ikasleen jarduerak bereizten dira, eta ikasleen kasuan taldekako jarduerak eta jarduera individualak.

- Baliabide didaktikoak: jarduera metodologikoekin gertatzen zen bezala, baliabide didaktikoak ere irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Zentro bakoitzaren baliabide ekonomikoei lotuta daude baliabide didkatikoak.

-Ebaluazioa: honen bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da. Bi ataletan banatzen da, lehen ebaluazio bat (diagnostikoa), non ikastetxearen errealitatera moldatu behar den ebaluazioa, eta bestetik, bigarren ebaluazio bat, non prozesuan eta emaitzan oinarritzen den eta ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa eta landutakoa ebaluatzen den.




4. Ezkutuko curriculuma

Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da. Jaccson-en aburuz, eskolan daude sari eta botere sistemak izendatzeko balio du, eta horien bidez osatzen dituzte eta ikasleen euren balore sozialak. Horrela, ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da ezkutuko curriculuma.


No hay comentarios:

Publicar un comentario