Nahiz eta teknologia asko garatu eta berritu, klasean egiten dena ia berdina da, irakasleak
azalpenak ematen dituzte ikasleei. Alde batetik, informazio iturri oso zabala
eta erabilkorra da, interneten bitartez hainbat ekintzak egin dezakete, baina arreta
galtzea oso erraza tresna hauekin. Hori dela eta, ikasleek hainbat web orritan
sartzen dira edo sare sozialen bitartez komunikatzen dira, eta ez dute klaseko azalpenei
kasurik egiten.
Bestetik, materialen kostearen aldetik desberdintasun handiak daude,
koaderno edo liburuxka batzuk, tableta eta ordenagailu bat baino askoz
merkeagoak dira. Hau guztia esanda, teknologia berriek hainbat eguneratze
izaten dituzte, gainera batzuetan sisteman arazo asko egoten dira. Hori dela
eta, tresna teknologikoen beste arazo garrantzitsu bat birusak dira, zeinek
sisteman sartu eta barrutik dena suntsitzen dituztenak.
Haur hezkuntzan teknologiaz hitz egiten badugu, asken urteotan oso aldaketa
zorrotza egon da teknologien erabilpenetan, hau da, bai maila hezigarri
honetan, bai Lehen hezkuntzan ere asko erabiltze hasi da.
Nik nire haurtzaroaren oroitzapena nire lagunekin jolastearekin eta naturan
zikintzearekin erlazionatzen dut. Gure tresna teknologikoekin egoteaz gain,
talde jolasak egiten genituen, futbola edo “polis y cacos” adibidez.
Teknologiek, berriz, bakarti jolastea sustatzen dute eta errealitatetik
baztertzen dira. Gainera, normalean gaurko tresna teknologikoek oso
mendekotasun handia ekartzen dute, ordenagailuak, tabletak, mugikorrak, bideo
jokoak, etab. dira adibide batzuk. Jolastokietan begirada jartzean, iskanbila
gutxiago ikus daiteke, umeek haien mugikorrekin egoten baitira eserita. Bestetik,
teknologien erruz ere hainbat osasun arazoak eduki daiteke, hala nola, begi
arazoak, nekea, buruko mina…Amaitzeko, nire ustez teknologien erabilpena murriztu behar genuke eta
umeek teknologiekin ematen duten denbora gehiago kontrolatu behar dela uste
dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario